XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ICHTORIO-MICHTERIO Jesus Jauna eta Joni PetriBertze orduz, beraz, Jesus Jauna bazabilan mundu huntan, Jon Doni Petri handiarekin.
Ilhuntche batez, lo egitea galdatu zuten etche batean, eta, baietz, erran zioten berehala, gambera bat, eta gambera hartan, ohe bat izanen, zutela.
Sari zerbait jende heieri eman beharrez, aire berean galdegin zioten.
Jesusek zer lanetan ari behar ziren biharamunean; eta erran zioten ogi jotzen ari behar zirela.
Jesusek manatu zioten orduan, desmezua eman zezoten langileeri, ogiak joko zituztela harek eta haren lagunak.
Eta erran bezala egin zuten jende heiek.
Biharamunean, etcheko nausiak ongi uste zuen Jesus eta Jon Doni Petri argia gabe hasiko zirela lanean.
Bainan, hauk batre ez mugitzen!.
Kechu ziren bazterrak....
Hor, menturatzen da nausia gamberan sarturik erraitera:
- Hek baietz, jeikiko zirela.